2019 Programa

Euskara

  • Herritarrei helaraztea euskara osagai garrantzitsua dela integrazioaren zein komunikazioaren aldetik.
  • Herritarrei bermatzea erabili nahi duten hizkuntzan izatea harremana.
  • Udalaren barne funtzionamenduan euskararen erabilera sustatzea. 
  • Kartelen elementu guztiak ele bitan egonen dira.
  • Udal jardueren informazio eta propagandako eskuorriak ele bitan egonen dira euskarri berean.
  • Udal ordenantzak ele bitan idatziko dira. 
  • Osoko bilkuretako, udal kontseiluetako eta bestelako deialdiak ele bitan idatziko dira. 
  • Udalaren plantilla organikoan, zehaztuko da zer lanpostutan egon behar diren langile euskaldunak, jendearekin harreman gehiago izateagatik edo administrazio prozedura normalduen katearen barnean duten lekuagatik. 
  • Estella-Lizarrako Udalak, bere Euskara Zerbitzuak aurkezten dion proposamenetik abiatuta, urteko programak prestatuko ditu euskarari buruzko gaien gaineko informazio maila handitzeko eta hizkuntza horren ezagutza eta erabilera sustatzeko gizartearen esparru guztietan. 
  • Estella-Lizarrako Udalak euskararen erabilera areagotzeko euskara hutsezko gizarte-esparruen sortzea sustatuko du. 
  • Haurrentzako euskarazko ludoteka zerbitzua sustatuko da. 
  • Udaleko Euskararen Batzordeak proposaturik, Udalak diru kopuru bat ezarriko du urteko aurrekontuetan euskara ikasteko ikastaroetan parte hartu nahi duten herritar helduentzat. 
  • Euskararen Udal Kontseilua eratuko da.


Lizarra Imajinatu diseinatuta Jocrega | PSN-PSOE Estella-Lizarra Creative Commons 4.0 © 2019

Con la tecnología de Blogger.